XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Komunikazio eginkizuna: irakurritakoa eta entzundakoa kontrastatutakoan, datu hutsen ulermena

Hizkuntz aktibitateak

a Pertsona / auzo / hiri baten deskribapen idatzia emanez, beste pertsona / auzo / hiri baten ahozko deskribapenarekin alderatu desberdintasunak atereaz.

JOSU

Josu gaztea da.

18 urte dauzka.

Ikaslea da, UBI ikasten du eta mutil azkarra da.

Bizarduna, ile beltza dauka eta garaia da.

Ez da oso lodia eta jenio txarra dauka batzuetan.

Gurasoekin bizi da Azpeitian, baserrian.

Hiru neba-arreba dira familian.

Bera da nagusia.

Pilotazalea da.

Egunero, klasetik irten eta gero, frontoira joaten da.

Oso jokalari trebea da.

Musika ere gustatzen zaio, klasikoa batez ere.

Parrandan ibiltzea ez zaio gustatzen.

Datorren urtean unibertsitatera joango da eta filosofia ikasiko du.

ANE

Donostiakoa da, baina Bilbon bizi da beste hiru neskarekin batera.

28 urte dauzka.

Ile luze eta ilehoria dauka.

Basurtoko ospitalean egiten du lan.

Medikua da.

Mutil laguna du, Azpeitikoa.

Eta datorren urtean ezkonduko dira.

Txikerra da eta argala.

Neska alaia, beti barrezka egoten da eta denekin da atsegina.

Rockzalea da, baina Benito Lertxundi ere gustatzen zaio.

Herrietako jaietara joaten da, parrandazalea da eta.

Ez du asti handirik eta eskubaloian egiteko probetxatzen du.

Hizkuntz aktibitatearen helburua lortu eta neurtzeko erabilera posible bat:

Pertsonaia bati dagozkion datuak irakurgaitik jasoko dituzte eta beste pertsonaiari dagozkionak entzungaitik.

Datu taula bete ondoren iruzkinak egingo dituzte.